Berriak

'IRRADAK' DANTZA IKUSKIZUNA EKAINAREN 10EAN, ITSAS ETXEAN

"Ikuskizuna nortasun eta izaera ezberdineko dantzen bidaia da. Iberiar penintsulatik abiatu, mugimendu jokoso eta kaletarrago batetik pasa eta euskal kulturaren sustraietaraino iritsiz. Perkusio, erritmo, mugimendu eta sentimenduz beteriko hiru dantza lengoaia ezberdin hauek oinarri harturik norgehiagoka, maitasuna, talde jolasak eta indarra agertuko zaizkigu... Erraietatik atera eta bihotzetara iristeko dantza Irradak". Emanaldia 20:00etan hasiko da. Sarrerak Arma Plaza Turismo Bulegoan edo Kutxabanken webgunean eskura daitezke, 5 euroan arruntak, 10 euroan 18 urtetik beherakoenak.

SOKA,DANTZA – ERAKUSKETA HENDAIAN

Dantza da euskal nortasunaren bereizgarrietako bat, eta oraingo aktoreek esanahi berri bat ematen diote: errotzea, integratzea, lotura soziala, bizikidetza. Bat-bateko jai dantzatik hasi eta folklore talderaino –behin eta berriz berritzen diren aspaldiko erritualen eta egungo kreazioen bidez- bata bestearen ondoan bizi diren hainbat erabilera egoteak betiereko galdeketan jardun bat dagoela adierazten du.

‘MAURIZIA’ DANTZA IKUSKIZUNA URRIAREN 1EAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Datorren urriaren 1ean, Itsas Etxea Auditoriumean Aukeran Dantza Taldearen eskutik ‘Maurizia’ ikuskizunaz gozatu ahal izango da. XIII. Dantza Zirkuituaren barnean kokatzen da emanaldia, eta sarrerak 6 eurotan saltzen dira Kutxa web gunean, ARMA PLAZAn irailaren 30 bitarte, eta ikuskizunaren egun berean Itsas Etxean. 18 urtetik beherakoentzat sarrerak 3 eurotan saltzen dira.

‘DANTZA HIRIAN’ DATORREN IGANDEAN HONDARRIBIAN

Igande arratsaldean ‘Dantza hirian’ ekimena Hondarribira iritsiko da. Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioa 8 hiritan barrena ibiliko da. Programazioa era guztietako ikusleentzat pentsatua dago, eta gaur egungo dantzan gorantz datozen artista gazteen nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten jarraitzen du.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika