Berriak

HONDARRIBIKO PRODUKTUAREN ASTEA APIRILAREN 16TIK 22RA IZANGO DA

Apirilaren 16tik 22ra Hondarribian bertako produktuaren astearen hirugarren ekitaldia egingo da. Ekimenaren helburua bertako ekoizleen lana sustatzea eta elikadura ohitura osasungarriak hedatzen laguntzea da. Ekimen honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsatik (EGEF) %65 jasotzen du, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Interreg V-A Programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez.

EGITARAU OPAROA IZANGO DU BERTAKO PRODUKTUAREN ASTEAK

Urriaren 16tik 22ra tokiko lehengai eta ekoizkinak izango dira protagonista Hondarribiko ‘Bertako Produktuaren Astea’-n. “Tokiko produktuarekin dugun harremana indartzea da aste honen helburua”, adierazi du Kalixa Silanes Nekazaritza eta Ingurumen zinegotziak gaur goizean Damarri kaleko azokan ekoizleekin egindako agerraldian. Udalak egitarau oparoa aurkeztu du bertan, Hondarribia Abian Planaren baitako urratsa emanez.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika