Berriak

GAZTEGUNE 2019

Gaztegune erreferentzia den jaietako beste toki gisa finkatu da nerabeentzat. Ekainaren 25, 26 eta 27an, karpa handi bat instalatuko da Istillaga plazan, Santiago pilotalekuaren ondoren, jarduera anitzez gozatu ahal izateko. Askotariko programa bat diseinatu da; horrela, aurreko urteetan bezala, Gaztegune gazteentzako gunea izango da jaietan, giro egokia mantenduz.

RIBERA 2018: BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK

Espazio publikoan ospatzen den ekimen honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu. Diziplina anitzeko prozesu artistikoak herritarrekin elkarrizketan. Larunbat honetan gauzatuko da, hirugarren edizioa programa anitza eta aberasgarri baten bitartez. Ribera programa Irungo udalak antolatzen eta Bitamine Faktoriak kudeatzen du.

GAZTEGUNE 2018

2016ko aurrekontu partizipatiboetatik sortutako programa bat da Gaztegune, eta Gazteria departamentuak antolatzen du hirugarren urtez jarraian. Irungo gazteek jaietan dituzten beharrak osatzeko sortu zen programa hori. Jarduera ugari programatu izan dira, etxeko gazteentzat pentsatuta.

KIKE AMONARRIZEN HITZALDI ETA AURKEPENA OSTEGUNEAN, ‘EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ’

Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:00etan Kike Amonarrizen hitzaldia izango dugu Itsas Etxea Auditoriumean, ‘Euskaraldia, 11 egun euskaraz’ ekimenaren inguruan.Euskaraldia Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskarekiko aktibatuko dituena, Eusko Jaurlaritzatik eta Hondarribiko Udaletik Blagan Elkartearen laguntzaz bultzatuko dena.

HENDAIAKO MARGOLARIEN ERAKUSKETA

Bixintxoko besten karietara, Hendaiako margolarien Haize Hegoa elkarteak hirurogei obra agertuko ditu aurtengo gaiaren inguruan: “Hendaia euritan”. 2018ko urtarrilaren 28a arte. Erakusketaren estreinaldian, publikoak gehien gustatzen zaion margolana hautatzen ahal du eta bide batez Hiriaren 2018ko saria eskaini

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika