Berriak

GAZTEGUNE 2019

Gaztegune erreferentzia den jaietako beste toki gisa finkatu da nerabeentzat. Ekainaren 25, 26 eta 27an, karpa handi bat instalatuko da Istillaga plazan, Santiago pilotalekuaren ondoren, jarduera anitzez gozatu ahal izateko. Askotariko programa bat diseinatu da; horrela, aurreko urteetan bezala, Gaztegune gazteentzako gunea izango da jaietan, giro egokia mantenduz.

2019KO SAN MARTZIAL KARTEL LEHIAKETA

Aurten Ere zure botoa kontuan hartuko da San Pedro eta San Martzial jaietako kartela aukeratzeko. Arte, komunikazio, diseinu eta argazkilaritzaren munduko pertsonek eratutako Arte Batzorde batek aukeratu ditu bost kartel finalista edizio honetan aurkeztu diren 26en artean.

RIBERA 2018: BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK

Espazio publikoan ospatzen den ekimen honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu. Diziplina anitzeko prozesu artistikoak herritarrekin elkarrizketan. Larunbat honetan gauzatuko da, hirugarren edizioa programa anitza eta aberasgarri baten bitartez. Ribera programa Irungo udalak antolatzen eta Bitamine Faktoriak kudeatzen du.

GAZTEGUNE 2018

2016ko aurrekontu partizipatiboetatik sortutako programa bat da Gaztegune, eta Gazteria departamentuak antolatzen du hirugarren urtez jarraian. Irungo gazteek jaietan dituzten beharrak osatzeko sortu zen programa hori. Jarduera ugari programatu izan dira, etxeko gazteentzat pentsatuta.

HONDARRIBIAN JAIETAKO ARGAZKI ETA KARTEL LEHIAKETAK MARTXAN DIRA

Hondarribiko Jai Nagusiak egunez egun gertuago dira, bistan denez. Udala aspalditik ari da haiek prestatzeko lanetan, eta, prozesu horretan, hiru mugarri izango ditu datozen asteotan. Izan ere, ekainaren 29ra bitarte jaietako kartel eta argazki lehiaketetan parte hartzeko epea zabalik egongo da, eta herritarrek ekintzak proposatzeko aldia, berriz, 23ra arte. Lanak aurkeztu edota proposamenak egiteko tokia, ohi bezala, BAZ da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika