Berriak

JAIZKIBELEKO AURREHISTORIAKO GIZARTEEN INGURUKO HITZALDIA OSTIRALEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Otsailaren 16ean Kultur Etxean egin zen ‘Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteak’ izeneko hitzaldia errepikatu egingo da ostiral honetan. Paco Etxeberriak, Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak parte hartuko dute eta Itsas Etxea Auditoriumean izango da arratsaldeko 19:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Udaleko Kultura departamentuak antolatzen dute ekimena.

GREZIAKO ARKEOLOGIARI BURUZKO IKASTARO BERRI BAT ANTOLATU DU OIASSO ERROMATAR MUSEOAK

Oiasso Erromatar Museoak “Greziako Arkeologia” ikastaroa antolatu du datozen hilabeteetarako. Klaseak bi txandatan antolatzen dira. astearteetan, 18:00 – 19:00, eta ostegunetan, 11:00 -12:30ean. Aukera hau duela gutxi hasi da eskaintzen aurreko edizioetan izandako eskaera handia dela eta. Otsailetik aurrera, talde bakoitzak hamabi saio izango ditu eta adierazi behar da ikastaroan parte hartu ahal izateko ez dela aurreko ezagutzarik eduki behar. Nahikoa da antzinako Greziarekiko interesa edukitzea.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika