Berriak

MUSIKA MUSEOAN" DATORREN OSTIRALEAN OIASSO MUSEOAN

Irungo udaleko kultura arloak iragarri du de "Musika Museoan" ekimenaren hurrengo hitzordua. Ekimen hau azken urteotan gauzatzen ari da eta bertan sartzen dira Oiasso Erromatar Museoan antolatzen diren musika jarduera guztiak, erakusketen eskaintzaren eta programa iraunkorraren osagarri gisa. Formatu txikiko kontzertu ziklo bat da eta hainbat estilotako emanaldiak ematen dira. Normalean museoaren azken solairuan kokatuta dagoen kaia aretoan ematen dira.

OIASSO ERROMATAR MUSEOA ETA LAPURITURRI UDABERRIRAKO PREST

Oiasso Erromatar Museoak eta Lapurriturriko informazio puntuak datozen asteetarako prestatu dituzten jardueren programa ezagutarazi dute, Aste Santua eta eskolako oporraldiak ardatz hartuta. Horrela, hilabete honen amaieratik aurrera, Museoko agendaren barruan, haurrentzako tailerrak, irtenaldiak eta bisita gidatuak eskainiko ditu Oiassok, eta Lapurriturriko informazio puntuak, berriz, zeina Aiako Harria natur parkearen sarreran dagoen, aurtengo denboraldiari ekingo dio hilabete honetan.

GREZIAKO ARKEOLOGIARI BURUZKO IKASTARO BERRI BAT ANTOLATU DU OIASSO ERROMATAR MUSEOAK

Oiasso Erromatar Museoak “Greziako Arkeologia” ikastaroa antolatu du datozen hilabeteetarako. Klaseak bi txandatan antolatzen dira. astearteetan, 18:00 – 19:00, eta ostegunetan, 11:00 -12:30ean. Aukera hau duela gutxi hasi da eskaintzen aurreko edizioetan izandako eskaera handia dela eta. Otsailetik aurrera, talde bakoitzak hamabi saio izango ditu eta adierazi behar da ikastaroan parte hartu ahal izateko ez dela aurreko ezagutzarik eduki behar. Nahikoa da antzinako Greziarekiko interesa edukitzea.

Baiona, Iruñea eta Hondarribia marrazki dira Euskal Museoan

Gaur arratsaldean aurkeztu dute CREACITY elkarlanaren baitan Baionako Euskal Museoan hainbat artistek egindako marrazkiak jasotzen dituen “Behin baziren… hiru hiri” izeneko erakusketa ibiltaria. Iruñea, Baiona eta Hondarribiko udalek sustatutako egitasmoaren fruitu dira margolanok, eta urriaren 22ra bitarte izango da ikusteko aukera Lapurdiko hiriburuan. Inma Serrano, Tazab, Josu Maroto Peñagaricano, Luis Ruiz, Sagar Fornies eta Jorge Arranzek egin dituzte hiru hiriak ardatz dituzten obrak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika