Berriak

EGIN BIDAIA IRUNGO OIASSO MUSEOAREKIN

Erromatar Museoak datorren ostegunean, otsailak 14, azalduko du informazio saio batean aurten egingo diren irteeren programa Bulgariako lehenengo zibilizazio europarren hondakinak, Foruko aztarnategia, Calahorra erromatarra daude ikasturte honetarako proposamenen artean

ERAKUSKETA: "IKIMILIKILIKLIK: JA ARTZE-REN UNIBERTSOA" OIASSO MUSEOAN

Azaroaren 1era arte, "Ikimilikiliklik: JA Artzeren unibertsoa" erakusketa ikusi ahalko da Oiasso Museoan. Joxe Antonio Artzek 70ko hamarkadatik gaur arteko obra poetikoan zehar egiten den bidaia bat da Ikimilikiliklik. Oso ezaguna da Mikel Laboaren abesti ikonikoen egilea delako: adibidez, "Txoria txori", "Gure bazterrak" edo "Zaude lasai". Arte eremu ugaritan garatutako obra ezezaguna gordetzen du J. A. Artzek, eta Laurie Anderson zein John Cage bezalako erreferenteekin du lotura.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika