Hogei bat talde eta bakarlari arituko dira datorren larunbatean, urriak 20, Irungo Urdanibia Plazan, bertako taldeek protagonismo handia izango duten egunean
Hogei bat talde eta bakarlari arituko dira datorren larunbatean, urriak 20, Irungo Urdanibia Plazan, bertako taldeek protagonismo handia izango duten egunean
Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak eta Iñaki Estevez Irun Rock jaialdiko zuzendariak CBAn aurkeztu dute udazkeneko musika hitzordu horren bederatzigarren edizioaren kartela. Aurkezpenean hauek ere izan dira: Anne Vadillo (Get In); Luis Carnicero, La Bona Dea taldekide eta gitarrista, eta Joseba Lopetegui hitzorduko ostalari laguntzaile gisa.
2018ko Hondarribiko Jaietako programa aurkeztu ondoren, begiradatxo bat eman diegu datozen egunetan ikusi ahal izango ditugun kontzertu eta ikuskizunei. Aurretik esaten dizuegu rock, rap, euskal musika tradizionala eta mariatxiak ere entzun ahal izango ditugula; eta, gainera, aurten bakarrizketak sartu dira jaiei amaiera emateko; kasu honetan Leo Harlem umoristaren eskutik… Denetik dago, jende ororentzat. Ondoren, informazio guztia datatan multzokatuta.
Bombino gitarrista tuarega eta Demi Portion rap kantari frantsesa El Canijo de Jerezi eta Deluxeri batuko zaizkie VII. Expogrow azokako Musika Jaialdian. Irailaren 14tik 16ra bitartean izango da, Ficoban.
Hondarribiko jaiak hasteko hiru bat falta badira ere, ezagutzen dira zeintzuk izango diren kontzertu edo ekimen nagusienak. Izen esanguratsuenak Leo Harlem, Glaukoma, Vendetta, Kulto Kultibo, Mikel Urdangarin, Golden Apple Quartet edota Morgue badira ere, Udaleko Kultura departamentutik eskaintza zabala prestatzeko lanetan ari dira etengabe.
Ostiral honetan, hilak 17, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitako kontzertua izango da Paradorean. Arantza Ezenarro sopranoak eta Aurelio Viribay-k pianoan, kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 20:00etan. Ez dago sarrerarik jadanik.