Ohitura bilakatu den ekitaldi batean, asteburu honetan Itsas Etxea auditoriumean Dantzaburua izeneko ekitaldia ospatuko da. Hondarribiko hiru dantza taldek bere dantzari guztiak bertara eramango dituzte ostirala, larunbata eta igandean.
Ohitura bilakatu den ekitaldi batean, asteburu honetan Itsas Etxea auditoriumean Dantzaburua izeneko ekitaldia ospatuko da. Hondarribiko hiru dantza taldek bere dantzari guztiak bertara eramango dituzte ostirala, larunbata eta igandean.
“AMUAren bigarren hitzordu hau Kataluniako runbari eskainiko zaio, musika mota eta kultur fenomeno gisa” esan du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak. “Orain arteko AMUA jaialdiaren edizioak ikusita, kalitatea eta sormena ez dira faltako ekainaren 1ean. Hiritarrei eta bisitariei gonbitea luzatu nahi diet bertan parte hartzera”.
Otsailaren 9an 20:00etan Irungo Amaia Kultur Zentroan "Último tren a Treblinka” antzezpena izango da. Sarrerak 9,40 eurotan daude www.amaiakz.sacatuentrada.es web orrian.
Pasa den hilaren 19an Itsas Etxea Auditoriumean ospatu zen ekitaldi batean, ‘Amakiña bat itsaso kontu’ arrantzaleen memoriaren dokumentalaren emisioa egin zen. SUSTRAIA taldeko bolondresek ARMA PLAZA Fundazioaren koordinazioarekin batera egindako lanak izandako arrakasta ikusita, datorren urtarrilaren 26an berriz emitituko da Itsas Etxea Auditoriumean.
Datorren igandean, abenduaren 16an, 18:00etan, Hondarribiko Itsas Etxeko auditorioan proiektatuko da "Small Foot” haurrentzako animazio filma. Oraingo honetan, proiekzioa euskaraz egingo da. Filma ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko tokietan 3€-ko prezioan.
Larunbatean Itsas Etxean, ‘Verano 1993’ pelikula egongo da arratsaldeko 20:00etatik. Sarrerak salgai daude (4€) Arma Plazan eta Kutxabanken.