Berriak

GAZTEGUNE 2019

Gaztegune erreferentzia den jaietako beste toki gisa finkatu da nerabeentzat. Ekainaren 25, 26 eta 27an, karpa handi bat instalatuko da Istillaga plazan, Santiago pilotalekuaren ondoren, jarduera anitzez gozatu ahal izateko. Askotariko programa bat diseinatu da; horrela, aurreko urteetan bezala, Gaztegune gazteentzako gunea izango da jaietan, giro egokia mantenduz.

GAZTEGUNE 2018

2016ko aurrekontu partizipatiboetatik sortutako programa bat da Gaztegune, eta Gazteria departamentuak antolatzen du hirugarren urtez jarraian. Irungo gazteek jaietan dituzten beharrak osatzeko sortu zen programa hori. Jarduera ugari programatu izan dira, etxeko gazteentzat pentsatuta.

GAZTEGUNE

Gazteriako arloak bigarren urtez antolatu duen programa hau 2016ko aurrekontu parte hartzaileetatik datorren egitaraua da. Irunen gazteek San Martzial festa egunetan duten hutsunea osatzeko sortua izan den programazioa da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika