Berriak

MARY SHELLEYREN FRANKENSTEIN PROTAGONISTA ZULOAGA ETXEAN URTE AMAIERARARTE

Mary Shelleyren “Frankenstein edo Prometeomodernoa” eleberriaren argitalpenaren 200. urteurrenaren harira, Udal Liburutegiak jarduera egitarau zabala antolatu du datorren hiruhilekorako: film emanaldiak, solasaldiak, haurrentzako tailerrak, erakusleihoak atontzeko egitasmoa, etab… Egitasmoa gaur aurkeztu da Zuloaga Etxean, eta han izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Kote Guevara udal liburuzaina, eta Leire Cano, Ereiten Kultur Zerbitzuetako ordezkaria.

‘FRANKENSTEIN’-EN EGILEAREN URTEURRENA DELA ETA EKITALDI BEREZIA OSTEGUNEAN ZULOAGA ETXEAN

Mary Shelleyren urtebetetze festa’ ospatzera eta, bide batez, baita udazkenean antolatuko dugun zikloari ateak irekitzen dizkion erakusketa ikustera ere. Abuztuaren 30ean, 18:00etatik aurrera, meriendatxoa eskainiko zaie Liburutegira hurbiltzen direnei. Haur eta gaztetxoengan pentsatuz, txokolate-irabiakia, franki-gailetak, tarta berezia... izango dira bertaratzen direnentzat.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika