Berriak

GAZTEGUNE 2019

Gaztegune erreferentzia den jaietako beste toki gisa finkatu da nerabeentzat. Ekainaren 25, 26 eta 27an, karpa handi bat instalatuko da Istillaga plazan, Santiago pilotalekuaren ondoren, jarduera anitzez gozatu ahal izateko. Askotariko programa bat diseinatu da; horrela, aurreko urteetan bezala, Gaztegune gazteentzako gunea izango da jaietan, giro egokia mantenduz.

2018KO HONDARRIBIKO JAIETAN IKUSIKO DITUGUN KONTZERTU ETA IKUSKIZUNAK

2018ko Hondarribiko Jaietako programa aurkeztu ondoren, begiradatxo bat eman diegu datozen egunetan ikusi ahal izango ditugun kontzertu eta ikuskizunei. Aurretik esaten dizuegu rock, rap, euskal musika tradizionala eta mariatxiak ere entzun ahal izango ditugula; eta, gainera, aurten bakarrizketak sartu dira jaiei amaiera emateko; kasu honetan Leo Harlem umoristaren eskutik… Denetik dago, jende ororentzat. Ondoren, informazio guztia datatan multzokatuta.

GAZTEGUNE 2018

2016ko aurrekontu partizipatiboetatik sortutako programa bat da Gaztegune, eta Gazteria departamentuak antolatzen du hirugarren urtez jarraian. Irungo gazteek jaietan dituzten beharrak osatzeko sortu zen programa hori. Jarduera ugari programatu izan dira, etxeko gazteentzat pentsatuta.

HONDARRIBIKO JAIETAKO KONTZERTUAK

Duela egun batzuk, Hondarribiko Udalak 2017ko herriko jaien programa aurkeztu zuen prentsaurrekoan. Guk begirada bat eman diogu, eta datozen egunetan izango diren musika-hitzorduak aukeratu nahi izan ditugu zuentzat. Aurreratu ahal dugu rock, pop, rap, euskal musika tradizionala eta abar entzun ahal izango ditugu. Gustu guztietarako dago. Ondoren, kontzertuak eta egunak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika