Berriak

HENDAIA EUSKARAZ 2018

Ostegunean, 2018ko martxoaren 8an, 18:00etan, Kotte Ecenarro Hendaiako alkateak eta Michelle Mounios-Adurriaga Hendaiako euskara ordezkariak Hendaia Euskaraz ekimenaren bederatzigarren edizioa aurkeztu zuten. Martxoaren 8tik 18ra izango da, eta aurtengo eslogana, “Euskara mundu digitalean”.

KIKE AMONARRIZEN HITZALDI ETA AURKEPENA OSTEGUNEAN, ‘EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ’

Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:00etan Kike Amonarrizen hitzaldia izango dugu Itsas Etxea Auditoriumean, ‘Euskaraldia, 11 egun euskaraz’ ekimenaren inguruan.Euskaraldia Herritarren hizkuntza-ohituretan eragiteko egitasmoa da, herritarrak euskarekiko aktibatuko dituena, Eusko Jaurlaritzatik eta Hondarribiko Udaletik Blagan Elkartearen laguntzaz bultzatuko dena.

IRUN KUADRILLAK 2.0

Josune Gomezek, Euskara Arloko ordezkariak, eta Urtxintxa aisialdi eskolako Zuriñe Urbietak eta Maite Sagasetak euskararen erabilera sustatzeko helburua duen Irun Kuadrillak 2.0 doako egitasmo berria aurkeztu dute. Euskara Arloak eta beste zenbait instituziok aurrera eraman dituzten ikerketek, aisialdian lan egiten duten eragileek, euskararen normalizazioan garrantzia azpimarragarria dutela ondorioztatu dute, eta baita hizkuntza geletatik kanpora lantzeko beharra dagoela ere.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika