Berriak

ASTEBURU HONETAN HONDARRIBIAK ERDI AROKO AZOKA OSPATUKO DU

Larunbata eta igandean Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da, Erdi Aroko Azokaren 21. edizioa bertan ospatuko baita. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian. Aurten aipatzekoa da Kasino Zaharrean kokatuko den Aintzinako Kanpamendua.

OSCAR GASCONEN 'LA MIRADA' LANAK IRABAZI DU ERDI AROKO ARGAZKI LEHIAKETA

Oscar Gasconek lortu du Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketako argazki onenaren saria. Ekainean egindako azokan hark ondutako 'La Mirada' argazkia da, hain zuzen, garailea. Bigarren, Vladimiro Garcia izan da "Magia" lanari esker, eta hirugarren, Manuel Barreiro, "El alfarero" delakoaren egilea. 500, 400 eta 300 euro jaso dituzte, hurrenez hurren. Azpimarratzekoa da berriki egindako Jai Nagusietako Argazki Lehiaketan saritutako hiru argazkiak ere eurenak direla, segida berean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika