Berriak

JAIZKIBELEKO AURREHISTORIAKO GIZARTEEN INGURUKO HITZALDIA OSTIRALEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Otsailaren 16ean Kultur Etxean egin zen ‘Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteak’ izeneko hitzaldia errepikatu egingo da ostiral honetan. Paco Etxeberriak, Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak parte hartuko dute eta Itsas Etxea Auditoriumean izango da arratsaldeko 19:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Udaleko Kultura departamentuak antolatzen dute ekimena.

HENDAIAKO MARGOLARIEN ERAKUSKETA

Bixintxoko besten karietara, Hendaiako margolarien Haize Hegoa elkarteak hirurogei obra agertuko ditu aurtengo gaiaren inguruan: “Hendaia euritan”. 2018ko urtarrilaren 28a arte. Erakusketaren estreinaldian, publikoak gehien gustatzen zaion margolana hautatzen ahal du eta bide batez Hiriaren 2018ko saria eskaini

IBAI IZENA DUEN ESKUALDEA ERAKUSKETA BIDASOKO INTERPRETAZIO ZENTROAN

Juan Carlos Arestiren “Jaizubia erreka” lanak irabazi du “Ibai izena duen eskualdea” Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatzen duen margo lehiaketaren bigarren edizioa. Otsailaren 16ra arte irekita egongo da erakusketa, ohiko ordutegiarekin (asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, jai egunetan eta zubietan izan ezik), Bidasoko Interpretazio Zentroan (Irungo aduana zaharrean, oinezkoentzako nazioarteko zubiaren ondoan). Bertan, lehiaketan parte hartu zuten lan guztiak ikus daitezke.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika