Berriak

IRUNEN EGINGO DA GIPUZKOAKO LEHENENGO WORDPRESS EKITALDI OFIZIALA

Ekainaren 2an eta 3an izango da WordCamp Irun 2018, Mondragon Unibertsitatearen instalazioetan, Palmera-Montero gunean. Irungo Udalaren, Mondragon Unibertsitatearen, Euskaltel Fundazioaren eta mundu osoko dozena bat babesleren babesari esker, WordCamp Irun ekimenak 27 hitzaldi eta tailer ere emango ditu web industriari eta WordPressi buruz; hain zuzen ere, mundu osoan gehien erabiltzen den eduki kudeatzailea da WordPress.

LEHENENGO MUGAZ GAINDIKO GIZARTE EKONOMIAREN JAIA

2018ko otsailaren 8an (osteguna) 16:30etik goiti, elkartasun ekonomia sozialaren muga-gaindiko 1. Topaketaren karietara, ETESS proiektuko partaideek (Hendaiako Udala, Seignanx-eko enplegurako Batzordea, ANEL Nafarroako enpresa sozialen elkartea, Konfekoop -Euskadiko kooperatiben konfederazioa) ESS besta antolatzen dute, denei irekia, otsailaren 8an, “Les Variétés” zine aretoan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika