Berriak

Baiona, Iruñea eta Hondarribia marrazki dira Euskal Museoan

Gaur arratsaldean aurkeztu dute CREACITY elkarlanaren baitan Baionako Euskal Museoan hainbat artistek egindako marrazkiak jasotzen dituen “Behin baziren… hiru hiri” izeneko erakusketa ibiltaria. Iruñea, Baiona eta Hondarribiko udalek sustatutako egitasmoaren fruitu dira margolanok, eta urriaren 22ra bitarte izango da ikusteko aukera Lapurdiko hiriburuan. Inma Serrano, Tazab, Josu Maroto Peñagaricano, Luis Ruiz, Sagar Fornies eta Jorge Arranzek egin dituzte hiru hiriak ardatz dituzten obrak.

HONDARRIBIA MARRAZTEKO EGUNA, LARUNBATEAN

CREACITY proiektuaren barruan Hondarribiko Udalak zenbait jarduera antolatzen ditu izen handiko 6 marrazkilariren marrazkietan oinarrituta. Larunbata honetarako Hondarribia marrazteko eguna antolatu da. Gogoratu behar da marrazkilariek Baiona, Pamplona-Iruñea eta Hondarribia hiriak bisitatu zituztela pasa den urteko urrian.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika