Berriak

HENDAIAKO BIXINTXO BESTAK URTARRILAREN 19TIK 28RA

Urtero, urtarrilean, “San Bizente” bere patroiaren eguna ospatzen du Hendaiak. Kortsarioz mozorrotutako haurren desfilearekin hasten da jaia, Etienne Pellot (1765-1856) Hendaiako azken kortsarioaren ikur gisa. Era berean, patata tortilla lehiaketa antolatzen da, haurrek egiten dituzte tortillak bertan bildutakoen usaimenaren plazererako. Hainbat joko antolatzen dira haurrek eta helduek ongi pasatzeko. Pilotariak, jokoak, bazkariak izaten dira herriko jai horietan. Hiriko bestek urte hastapena markatuko dute lehenik urtarrilaren 19an ostiralarekin, festen irekitzearekin ospatuko den Pellot eta Neskatxaren etorrerarekin, arratsalde apalean , Herriko Etxean. 21:00etan, D. Ugarte pilotalekuan, Alos Quartet «Garden”, Oreka TX musika taldeek eta Aukeran Dantza Konpainiak ikuskizun zoragarria eskainiko dute, ikusle guztien gozamenerako. Ikuskizuna dohainik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika