Berriak

IRUNEN ASTE SANTUAN 2019

Aurreko urteetan bezala, Irunen Aste Santurako duen hiri-eskaintza osatzeko, udalaren baliabide eta zerbitzuek proposamen ugari programatu dituzte gure natur ingurunea eta ondare historiko-kulturala gozatzeko. Ekimen horiek erantzun ona izaten dute beti jendearen aldetik. Hor dira, adibidez, Ama Xantalengo nekropolia bisitatzea, Irugurutzetako labeetarako meatze-trena eta Oiasso Museoko txikienentzako jarduerak, eta baita Lapurriturriko Informazio Zentroa eta Junkaleko Andre Mariaren eliza ere.

OIASSO ERROMATAR MUSEOA ETA LAPURITURRI UDABERRIRAKO PREST

Oiasso Erromatar Museoak eta Lapurriturriko informazio puntuak datozen asteetarako prestatu dituzten jardueren programa ezagutarazi dute, Aste Santua eta eskolako oporraldiak ardatz hartuta. Horrela, hilabete honen amaieratik aurrera, Museoko agendaren barruan, haurrentzako tailerrak, irtenaldiak eta bisita gidatuak eskainiko ditu Oiassok, eta Lapurriturriko informazio puntuak, berriz, zeina Aiako Harria natur parkearen sarreran dagoen, aurtengo denboraldiari ekingo dio hilabete honetan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika