Berriak

'EL CARTÓGRAFO' ANTZEZLANA LARUNBAT HONETAN ANTZEZTUKO DA IRUNEN

Larunbat honetan, hau da, martxoaren 3an, 20:00etan, "El cartógrafo" antzezlana antzeztuko da Amaia Kultur Zentroan. Juan Mayorgak idatzi eta zuzendutako lan honen protagonista Blanca Portillo eta José Luis García-Pérez aktore ezagunak dira Sarrerak betiko tokietan erosi ahalko dira 16,65 euroan (tarifa orokorra) eta 12,50 euroan (14 urtez azpikoak, langabeak edo gazte txartela dutenak).

"GANBARA IGANDEAK" IRUNGO TALENTUAREN ESKUTIK

Ziklo hau Ricardo Requejoren ekimenaren fruitua da; Kultur arloaren lankidetzarekin, Requejok egin du programa, eta horretan lagundu diote hiriko bakarlari oso ezagunak, hala nola Juan Mari Ruiz oboe-jotzaileak, Leticia Vergara mezzosopranoak eta Raffaela Acella biolin-jotzaileak, hiruak ere hiri honetakoak. Kontzertu guztiak Amaia KZn egingo dira, igandez, eta 19:00etan. Prezioak herrikoiak izango dira eta dagoeneko salgai daude sarrerak ohiko tokietan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika