Zazpigarren urtez jarraian “Hondarribian Elkarlanean” jardunaldia antolatu du Hondarribiko Udalak, eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta elkarteei zuzenduta. Igande honetan izango da, irailak 30 eta goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30era. Aurkezpena Areto Nagusian burutu da eta han izan dira Arantxa Berrotaran, Gizarte-zerbitzuetako zinegotzia, baita ekimenean parte hartuko duten hainbat erakunde eta elkarteetako ordezkari ere.