Berriak

Obrak igerilekuan abuztuaren 31tik goiti

Irandatz igerilekua itxia izanen da abuztuaren 31tik goiti. Obrak 36. aste osoan zehar iraganen dira (abuztuaren 31tik irailaren 6ra). Erabiltzaileei ahal bezain eragozpen gutxi eragiteko gisan, mantentze zerbitzuak aste hau baliatuko du ere igerilekua husteko. Milesker zuen ulermenarengatik.

Berriz baina daiteke

Berriz ere baina daiteke Hendaiako Hondarraitz hondartzan abuztuaren 31 astelehen honetatik goiti.

GALDETEKA UDAL KOMUNIKAZIOARI BURUZ

Como parte de su política de ciudadanía y democracia participativa, el municipio desea evaluar el impacto de sus acciones de comunicación en sus ciudadanos. ¿Su forma de comunicarse responde a las expectativas y necesidades de Hendayais.es? Depende de usted comunicárnoslo respondiendo el cuestionario en línea hasta el 15 de septiembre.

Abenida zubia jada zabalik

Gaurtik (hilak 28) aurrera, zabalik da berriz ere Irun eta Hendaia lotzen dituen Etorbidearen edo Avenida izenez ere ezaguna den zubia. Gaur bertan irudikatu dute irekiera Irungo alkate Jose Antonio Santanok eta Hendaiako alkate Kotte Ezenarrok, eta 11:00etatik aurrera, herritarrek bertatik pasatzeko aukera izan dute. Ia hiru urtez itxita egon da.

EZ DA JAI EKITALDIRIK EGONGO IRAILEKO HONDARRIBIKO JAIETAN

Hondarribiko Jaietan ez da jai ekitaldirik egongo aurten. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak. “Bizi dugun COVID-19an osasun egoera dela eta, gainontzeko herriek hartu duten erabakien ildo beretik, Hondarribiak jai ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Udalak aurtengo jaietarako”.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika