Berriak

BIDASOA FOLK 2019

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa Folken XIX. edizioa antolatu dute. Abuztuaren 16, 17 eta 18an izango da Hondarribian, Irunen eta Hendaian, hurrenez hurren. 3 kontzertu egingo dira Folkaren eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeekin. Kanarietatik, Venezuelatik, Argentinatik, eta nola ez, Euskal Herritik etorritako taldeez gozatu ahal izango da.

MARTA AYUSOREN ‘6 A.M’ IZANGO DA AURTENGO JAIETAKO IRUDIA

‘6 A.M.’, Kataluniako Marta Ayuso Romeroren kartela izango da aurtengo jaietako irudia. Bigarren tokian sailkatu da ‘De tu falda, nuestros pasos’, Bosco Tamames-ena eta hirugarren tokian geratu da ‘Unas fiestas “por todo lo alto”, Francisco Irigarayrena. Jaietako Kartel Lehiaketara denetara 26 lan aurkeztu dira, eta epaimahaia osatu dutenak Alejandro Arana, Borja Jorge eta Itziar Basterretxea. Goio Uriarte aritu da idazkari lanetan.

JAVIER UGARTE ZENAREN INGURUKO ERAKUSKETA ARMA PLAZAN

Datorren abuztuak 4 arte irekita dago ARMA PLAZAn ‘Javier Ugarte y Pagés eta Hondarribiko hiria (1852-1919)’ aldi baterako erakusketa. Aukera ezin hobea da Javier Ugarte y Pagesen irudira hurbiltzeko, izan zituen karrera profesional eta literatur ibilbide zabala ezagutzeko, bai eta Hondarribiko hiriarekiko izan zituen inplikazioaren eta zaletasunaren berri izateko ere.

EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA OSTIRALEAN HONDARRIBIAN

Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, ostirala hilaren 19an Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezi bat eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20:00etan hasiko da, eta gero hiru euskal hiriburuetara eramango duen bira hasiko du. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika