Berriak

ITZIAR MENDIZABAL HONDARRIBIAR DANTZARIA BERRIZ HERRIAN NAZIOARTEKO DANTZA GALA BATEKIN

Larunbatean 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean nazioarteko gala bat izango da, oso ekitaldi berezia. Itziar Mendizabal hondarribiar dantzariak eta lehen mailako dantzari talde batek hartuko dute parte: Alvaro Rodríguez Piñeirak, Carlos Pinillosek, Claire Teisseyerek, Filipa de Castrok, Jean-Sebastian Colauk, eta Ryioichi Hiranik, besteak beste. Sarrerak 36 €tan daude salgai.

EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA UZTAILAREN 18AN HONDARRIBIAN

Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, asteartean hilaren 18an Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezi bat eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20:00etan hasiko da, eta gero hiru euskal hiriburuetara eramango duen bira hasiko du. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika