Berriak

UDAN GOGOZ, IRUNGO UDAKO PROGRAMA ADINEKOENTZAKO

Irungo Udalak, bigarren urtez segidan, doako tailer-programa bat antolatu du, adinekoen ongizatean laguntzeko. Uztail eta abuztuan, hainbat saio egingo dira (arteterapia, antzerki-espresioa eta yoga) Lekaeneko, San Migeleko, Belaskoeneko, Palmera Monteroko, Behobiako eta Anaka-Puianako guneetan.

SAN JUAN SURAKO GOMENDIOAK

Arriskuak saihestu nahi dira hiriko auzoetan egiten diren su txikien aurrean eta suarekin izan litezkeen jokabide arriskutsuen aurrean. Irungo Udaltzaingoak, San Juanetako suak egitean arazorik gerta ez dadin, honako gomendioak eta betekizunak ezagutzera eman nahi dizkie herritarrei..

IV. TXIMIST MEMORIALA ASTEBURU HONETAN HONDARTZA KIROLDEGIAN

Ostiraletik igandera Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’ zenaren omenezko IV. TXIMIST Memoriala ospatuko da Hondartza Kiroldegian. Aurkezpena gaur burutu da Kiroldegiko kanpo aldeko zelaietako batean, eta hantxe izan dira Juan Luis Silanes Kiroletako zinegotzia, Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Aitzane Encinas GABEN Elkarteko ordezkaria, Elena Rosales Gipuzkoa Kutxa Solidarioko ordezkaria, Garbiñe Etxeberria Realeko ordezkaria eta Ioritz Errezola KLINK Elkarteko presidentea.

JAIETAN HAURRAK EZ GALTZEKO NEURRIAK

Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala, jaietan haurrak identifikatzeko eskumuturrekoak banatuko ditu Babes Zibileko zerbitzuak. Hasiko da banaketa, nahi duten familiek harremanetarako telefono zenbaki bat idatzi ahalko dute eskumuturrekoetan, eta eskumuturrekoak seme-alabei jarri, galtzen badira errazago lokalizatzeko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika