Berriak

LEHEN MAILAKO IZARREZ BETERIKO PROGRAMA, KALEKO EGITARAU OPAROAGOAREKIN, AURKEZTEN DIGU HONDARRIBIKO BLUESALDIAK

Guztira hamasei bandak eta bluesari emandako hamarnaka artista handi bilduko dira Txingudiko badiaren bazterrean Hondarribiko Bluesaldiaren hamabigarren edizio honetan, datorren uztailaren 13tik 16ra bitartean, biak barne. Lau agertokitik igaroko dira bluesaren munduko izar hauek, eta guztira 24 emanaldi eskainiko dituzte, kontzertu guztiak doan.

TECH TAILERRAK, 2017KO UDA

Zerbait berezia egin nahi al duzu Uda honetan? Errobotika, bideojokoak, elektronika gustukoak al dituzu? ala geldigaitza eta sortzailea zara, besterik gabe? Orduan, aurten zorioneko zaude. Eman ezazu izena udako gure tailerretako batean, eta dibertitu zaitez ikasiz. Animatzen al zara gurekin gozatzera? Tailer guztiak Irun Factory-n egingo dira (Loidi Bizkarrondo 8-behea, Irun)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika