Ostiralean, ekainaren 8an, Behobiako Guardia Kidegoarenean, 2018ko Mugazabaldu proiektuko lehenengo jardunaldia egingo da. Mugazabaldu ekimenak gure lurraldeko memoria historikoa sustatzen du.
Ostiralean, ekainaren 8an, Behobiako Guardia Kidegoarenean, 2018ko Mugazabaldu proiektuko lehenengo jardunaldia egingo da. Mugazabaldu ekimenak gure lurraldeko memoria historikoa sustatzen du.
Bioterraren beste edizio bat dator asteburu honetan Ficobara. Azokak iraungo duen hiru egunetan egingo diren jardueretako batzuk aurreratzen dizkizugu. Informazio osoa, ondoren.
‘Irun Zuzenean’ zirkuituaren barruan, “Manu Lanving & The Devil Blues” taldeak joko du 20:00etan, Urdanibia plazako terraza-lekuan.
Hondarribiko Jai Nagusiak egunez egun gertuago dira, bistan denez. Udala aspalditik ari da haiek prestatzeko lanetan, eta, prozesu horretan, hiru mugarri izango ditu datozen asteotan. Izan ere, ekainaren 29ra bitarte jaietako kartel eta argazki lehiaketetan parte hartzeko epea zabalik egongo da, eta herritarrek ekintzak proposatzeko aldia, berriz, 23ra arte. Lanak aurkeztu edota proposamenak egiteko tokia, ohi bezala, BAZ da.
Auzoko Merkatari-elkarteen, zuzo-elkartearen eta Bidashop kolektiboaren eskutik, Erdi Aroko ohizko gauzak birsortuko ditu ekimenak, postuak jarri eta animazio-jarduerak eginez. Ostiral honetaN, ekainaren 1ean zabalduko da azoka, 11:00etan.
Erdi Aroko jitea duten pintxoak dastatu ahal izango dira Hondarribian ekainaren 1etik 10era. Hilaren 9ko asteburuan izango den azoka bereziaren arrimuan, herriko ostalarien arteko XI. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa antolatu du Udalak Erdi Aroko Hirien Sarearekin elkarlanean. Mendeetan atzera iberiar penintsulan eskura zitezkeen osagaiak bakarrik izango dituzte pintxook. Gaur goizean egin dute lehiaketaren aurkezpena sustatzaile eta parte hartzaileek.