Little Madiren erakusketa ekainaren 2an, arratsaldeko 20:00etan, Martindozenea gaztelekuan inauguratuko da eta uztailaren 9a bitarte izango da ikustegai, asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara.
Little Madiren erakusketa ekainaren 2an, arratsaldeko 20:00etan, Martindozenea gaztelekuan inauguratuko da eta uztailaren 9a bitarte izango da ikustegai, asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara.
Hementxe dauzkazue Alarde Tradizionala eratzen duten konpainien entseguei buruzko informazioa
Larunbata honetan, ekainak 3, BLAGAN EGUNA ospatuko da Hondarribian. Euskara kalera jai giroan ateratzeko helburua duen ekitaldiaren aurkezpenean Arantxa Berrotaran Euskarako zinegotzia, Martin Lizeaga eta Estitxu Arretxe Blagan Euskara Elkarteko kideak egon dira.
Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo lehendabiziko irteera eskainiko du. Datorren ekainaren 4ean, igandea, hegaztien munduko ezagutza handitzeko hitzordua dugu
Uztailaren 14tik 16ra, Irunek berriz bidaiatuko du denboran antzinako Oiasso birsortzen duten jardueren ohizko programarekin. Programak berriz ere hamaika birsortze gauzatuko ditu, bisitariak erromatarren garaietara eramateko: antzerkia, gladiadoreak, indusketetan aurkitutako jatorrizkoen erreplika arkeologikoak artisau-eran eginak (hala nola, brontzezkoa lanak), gastronomia, tailer praktikoak, liburugintza, bitxigintza...Bertan, artistek, aktoreek, artiasuek eta kontalariek parte hartzen dute, penintsulako bazter guztietatik etorrita.
Aste osoan zehar eta hamaikagarren urtez jarraian, Hondarribia Dantzan ospatuko da. Euskal dantzen inguruko jarduera ugari egongo dira, dantza ikuskizunak, erromeria, kalejira, dantza jantzien erakusketa…. Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatzen du KEMEN Dantza Taldearen laguntzarekin.