Berriak

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS IRUNEN

Igandean, maiatzaren 6an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots etorriko dira, “Borobilean” ikuskizuna eskaintzera. 16:00ean eta 18:00etan, Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak salgai daude 4,30 euroan ohizko tokietan.

BERTAN DA HONDARRIBIKO XVI. NAZIOARTEKO KITARRA JAIALDIA

Gaur aurkeztu da Hondarribiko Udaletxean XVI. Hondarribiko Nazioarteko Kitarra Jaialdia. Bertan izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta Carles Pons, jaialdiaren zuzendaria. Gaurtik hasi eta astearterarte burutuko da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika