Berriak

KONTENPORANEA 2018

Kontenporanea , arte, diseinu eta kulturaren arloan trebatutako gazteek, Irungo hirian antolatzen duten Arte Garaikide Topaketa da. Disziplina desberdinak batzen dituen izaera kolektibo eta kolaboratzailea duen proiektu da Kontenporanea. Helburua, bertan parte hartuko duten artista edo kolektiboen lanak plazaratzea da, bertako zein herrialde desberdinetan aurkitzen diren proiektu artistikoak ezagutarazteko, baita egileen esperientziak partekatzeko intentzioarekin.

BERTIZ: BIDASOAREN HERRIALDEA

Bertizeko Turismo Patzuergoak hango haranak ezagutzea proposatzen digu: Bortziriak, Bertizarana, Malerreka eta Baztan, eta gainera Urdazubi eta Zugarramurdi. Pirinio Atlantikoan, mendiak itsasoari begira dauden tokian kokatua, “Haran Lasai” hauek beren belardietako paisaia berdeaz gozatzeko aukera ematen diete bidaiariei.

HONDARRIBIKO ASTE SANTUA 2018

Aste Santurako prest da Hondarribia. Asteburutik turista ugari dabil herriko kaleetan eta nabari da Arma Plazako informazio puntuan. Herrian Aste Santuko ekintza nagusia Ostiral Santuko prozesioa izaten da, baita igandeko Jaungoiko Hartzaileen erorrera eta Ttopara ekitaldia, Hondarribiak dauzkan beste hainbat erakargarritasunekin batera.

UDAKO LANAK 2018

Udako lanak operazioaren bigarren aldia apirilaren 11n, asteazkenarekin, eta 12an ostegunarekin eginen da, bi lekuetan. Udako lanetarako hautagaiek izena ematen ahal dute 2018ko martxoaren 23tik goiti. Foroa Hendaiako Herriko Etxeak eta Gazte Informazio Bulegoak (GIB) antolatuko dute, eta partaide izanen dira ere Hendaia Merkataritza & Garapena, Donibane Lohizuneko Pôle-Emploi agentzia, Tokiko Misioa eta AGIR ABCD elkartea.

OIASSO ERROMATAR MUSEOA ETA LAPURITURRI UDABERRIRAKO PREST

Oiasso Erromatar Museoak eta Lapurriturriko informazio puntuak datozen asteetarako prestatu dituzten jardueren programa ezagutarazi dute, Aste Santua eta eskolako oporraldiak ardatz hartuta. Horrela, hilabete honen amaieratik aurrera, Museoko agendaren barruan, haurrentzako tailerrak, irtenaldiak eta bisita gidatuak eskainiko ditu Oiassok, eta Lapurriturriko informazio puntuak, berriz, zeina Aiako Harria natur parkearen sarreran dagoen, aurtengo denboraldiari ekingo dio hilabete honetan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika