Berriak

INAUTERIETAKO EKITALDI UGARI HONDARRIBIAN

Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Ostegunetik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak, eta haien aurkezpena gaur egin dute Udaletxean Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak. Protagonista nagusia igande goizeko desfilea izango da baina eskaintza zabala dugu Hondarribian datozen egunetarako.

IRUNGO INAUTERIAK 2019

Asteburu honetan inauterietako jaietarako motorrak berotu dituzte Iñudeek eta Artzainek, eta orain dagoeneko esan ahal dugu aste honetan bete-betean hasiko garela inauteri-jarduera ugarirekin.

KONTENPORANEA 2019 ETA RIBERA BEKAK

Irungo Kultura arloak arte garaikideko azoka honen edizio berria iragarri du; honela azoka jada baieztatuak diren Ribera programei eta artista-egonaldiei batzen zaie. Ekintza horiek ‘Irun Factory’ marka sortu zenetik hazten eta hazten ari den gazte sortzaileen lerroaren barruan egiten ditu Irungo Udalak

HIRIAREN MEMORIA IKUST-ALAIA MUSEOAN

Urtebeteko lanaren ondoren, Kultura arloak Ikust Alaia eraikinerako proiektu museologikoa aurkeztu du Luis Marianoren bizitza eta obra lotura bezala hartuta Partaidetza oinarrian dela, instalazio honetan gutxi gorabehera XIX mendetik gaur arte hirian izan diren gertakariak jasotzeko asmoa dago

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika