Irungo Udaleko Euskara arloak hainbat jarduera antolatu ditu euskararen erabilpena sustatzen jarraitzeko herritarren artean. Ekimen nabarmenenen artean, antzerki emanaldiak eta gazteen mintzodromoa gauzatuko dira, martxoaren 15 eta 16an
Irungo Udaleko Euskara arloak hainbat jarduera antolatu ditu euskararen erabilpena sustatzen jarraitzeko herritarren artean. Ekimen nabarmenenen artean, antzerki emanaldiak eta gazteen mintzodromoa gauzatuko dira, martxoaren 15 eta 16an
Larunbat honetan, hau da, martxoaren 3an, 20:00etan, "El cartógrafo" antzezlana antzeztuko da Amaia Kultur Zentroan. Juan Mayorgak idatzi eta zuzendutako lan honen protagonista Blanca Portillo eta José Luis García-Pérez aktore ezagunak dira Sarrerak betiko tokietan erosi ahalko dira 16,65 euroan (tarifa orokorra) eta 12,50 euroan (14 urtez azpikoak, langabeak edo gazte txartela dutenak).
Gazteriako ordezkari Mónica Martínezek astelehen honetan iragarri duenez, Irungo haurtxokoek Lur Maitte programa estreinatuko dute aurten. Maider Aizpuruak sortutako programa bat da, berak dinamizatuko duena, eta apiriletik aurrera egongo da martxan, ludoteken kanpoaldean egingo diren zenbait saioren bitartez haurrak naturara hurbiltzeko.
Otsailaren 16ean Kultur Etxean egin zen ‘Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteak’ izeneko hitzaldia errepikatu egingo da ostiral honetan. Paco Etxeberriak, Maria Jose Iriartek eta Alvaro Arrizabalagak parte hartuko dute eta Itsas Etxea Auditoriumean izango da arratsaldeko 19:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Udaleko Kultura departamentuak antolatzen dute ekimena.
Igandean, martxoaren 4an, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean “Los visitantes” ikuskizuna emango da 20:00etan. Sarrerak salgai daude (18€, 12€) Arma Plazan eta Kutxabanken.
Igandean arratsaldeko 20:00etan kontzertu berezia izango dugu Itsas Etxea Auditoriumean. Enrike Solinis&Euskal Barrokensemble taldearen eskutik, ‘Amor brujo’ eskainiko da, Manuel de Fallaren izen bereko lanean oinarrituta. Sarrerak 10 eurotan saltzen dira, 4 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, ohiko bideetatik.