Berriak

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA IRUNEN

Irungo Udaleko Euskara Arloak hainbat ekimen antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko "Ongi etorri etorkizunera!" lelopean.

ABENDUAREN 14AN ITXIKO DA HAURREN OLENTZERO JAIALDIAN PARTE HARTZEKO EPEA

Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatuta, jaialdi honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez hamar eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek; partaide guztiek 16 urte bête gabekoak izan beharko dute eta bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du.

INDIANA JONES IRUNGO OIASSO MUSEOAN

Etxeko zinemazaleei ikaragarri gustatuko zaien erakusketa berri bat inauguratu zuen Irungo Oiasso Museoak. Arrasto bat emango dizuegu, Altxor galduen bila” du izenburua eta asmatuko zenuen bezala, zinemako arkeologo opetsuenari egiten zaio omenaldia, alegia Indiana Jonesi.

GAZTE-TEK DOAKO TAILERRAK BERRIZ ERE IRUNEN

Irungo Udalak Bidasoa biziriken bidez Eguberrietako eskolako oporraldietan haur eta gazteentzako tailer teknologikoen programa berri bat antolatzen ari da Irun Ekintzan Garapen Ekonomiko eta Enplegurako Itunaren esparruan, Bidasoa biziriken lankidetzaz. Tailer hauen xedea da ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez robotikari, programazioari edo gauzen Interneti buruzko zenbait tailerren bidez.

EGUBERRIETAKO LEHEN PLANAK IRUNEN

Irungo 2019ko Eguberrietarako aurreikusitako planen berri izaten ari gara pixkanaka-pixkanaka. Agendan hainbat izen nabarmentzen dira: Ismael Serrano, OTko Gisela, Luis Piedrahita edo Anhony Blake, besteak beste. Ez galdu hurrengo asteetako egutegiaren xehetasunik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika