Igandean arratsaldeko 19:30ean, Itsas Etxea Auditoriumean ADOS Teatroaren eskutik ‘El baile de los años: Derechos Humanos a escena 2018’ antzerkia izango dugu. Sarrerak ohiko prozedurak jarraituz eros daitezke, 8 eurotan. 18 urtetik beherakoentzat 4 eurotan saltzen dira. Euskal Herri mailan estreinaldia da Hondarribikoa.