Berriak

Irun Aurrera bonuak 168 establezimenduetan truka daitezke

Urriaren 29tik aurrera, hiriko merkataritza eta ostalaritza sektorea suspertzeko ekimenaren bigarren edizioan, Irun Aurrera bonuak truka daitezke.150.000 euroko aurrekontua jarrita, hamarna euroko 15.000 bonu sortu dira, irundarrek kanpainari atxiki zaizkion hiriko saltoki txikietan eta ostalaritzako establezimenduetan erabil ditzaten.

IKAS JOLAS BERRIRO MARTXAN

Gazteria Departamenduko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Hezitzaileek Ikas Jolas programa abian jarri dute aurten ere Soroeta auzoan

Beste urrats bat garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa

Jose Antonio Santano Irungo alkatea buru zela, joan den asteazkenean, urriaren 28an bildu zen lehen aldiz Irungo Udaleko Jasangarritasun Energetikorako Batzordea. Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoaren Legean jasota dago hori sortzea, eta beste urrats bat da udalak garapen jasangarriarekin eta trantsizio energetikoarekin duen konpromisoaren barruan.

BIDASOKO SORTZAILEEKIKO LITERATUR TOPAKETA

Aurtengo Euskaraldiaren inguruko programaren barruan antolatu da hitzordua, eta ostiral honetan izango da, 19:00etan, Amaia KZn. Bertan izan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika