Berriak

AZAROAN, IRUNEN ELKARRIZKETARIAK EGITASMOAREN EDIZIO BERRIA MARTXAN

Edizio berri honetan, aurrekoetan bezala, Elkarrizketariak (A1-A2 mailak) egitasmoa izango dugu euskara praktikatu nahi duten hiritarrentzat. Izena emateko epea urriaren 23tik 31ra www.irun.org/euskara atarian. Elkarrizketariak, euskara ikasten hasi direnei, bere lehen urratsetan, hasiera-hasieratik, bidelagun gisa, euskara praktikatzeko aukerak emateko Euskara Arloak sortutako ekimena da.

‘OBRA DE DIOS’ ANTZEZLANA OSTIRALEAN MARIANO PEÑA AKTOREAREKIN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Ostiralean Hondarribira orain artean arrakasta handia izan duen antzerkia etorriko zaigu. ‘Obra de Dios’, Mariano Peña aktore ezagunaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak 15 eurotan salgai daude, kutxabank sarrerak webgunean, ARMA PLAZAn ostegunerarte eta Itsas Etxea Auditoriumean bertan emanaldia hasi baina bi ordu aurretik.

ALDE ZAHARREKO BIZITZARI BURUZKO ARGAZKI ERAKUSKETA HISTORIKOA ZABALDU DA

Arma Plaza Fundazioak gure historia gogorarazteko ekimen kultural berri bat martxan jarri du: 1860TIK 1985 arteko Hondarribiko Alde Zaharreko bizitza nolako zen gogoratzeko argazki eta postal historikoen erakusketa bat antolatzea hain zuzen. Erakusketa Arma Plazan, Parrokiaren inguruetan, Apezpiku plazan eta Kasino Zaharreko lorategietan erakutsiko dira azaroak 13 arte.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika