Irungo 2019ko inauterietako programaren barruan, inauteriak iragartzeko kartelen sariketa dago. Aurtengo edizioan, guztira, 22 kartel aurkeztu dira, eta inauterietan parte hartzen duten konpartsak izan dira irabazlea eta bigarrena (accesitaren irabazlea) aukeratzeko arduradunak.