Berriak

XVIII BIDASOA FOLK ABUZTUAN

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa Folk jaialdiaren XVIII edizioa antolatu dute. Abuztuaren 17, 18 eta 19an Irun, Hondarribia eta Hendaian Folk musikan eta musika garaikidearen munduan erreferenteak diren 3 taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Talde kanariar, marokoar eta irlandarrak izango dira aurtengo edizioan.

2018KO KIROLAREN JAIA

Irun, Hondarribia eta Hendaiako 8 eta 12 urte bitarteko 700 haurrek Ficoban maiatzaren 23an arratsaldeko 15:00etatik 19:00tara antolatu den Kirolaren Jaian parte hartzeko aukera izan dute. Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez antolaturiko ekitaldi bat izan da.

MUGAZ-GAINDIKO GAFFITI LEHIAKETA

Egunsentia edo ilunabarra Txingudi Badian” da Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatu duen mugaz gaindiko grafiti lehiaketa. 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Ekimenaren helburuak dira, alde batetik, eskualdeko artista gazteei haien lanak erakusteko aukera ematea, eta bestetik, sorkuntza artistikoa sustatzea, gazteen artean.

IBAI IZENA DUEN ESKUALDEA ERAKUSKETA BIDASOKO INTERPRETAZIO ZENTROAN

Juan Carlos Arestiren “Jaizubia erreka” lanak irabazi du “Ibai izena duen eskualdea” Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatzen duen margo lehiaketaren bigarren edizioa. Otsailaren 16ra arte irekita egongo da erakusketa, ohiko ordutegiarekin (asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, jai egunetan eta zubietan izan ezik), Bidasoko Interpretazio Zentroan (Irungo aduana zaharrean, oinezkoentzako nazioarteko zubiaren ondoan). Bertan, lehiaketan parte hartu zuten lan guztiak ikus daitezke.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika