Berriak

IRUNGO UDALAK SEI KARPA JARRIKO DITU HIRIKO IKASTETXEETAN

Atzo, Irungo alkate José Antonio Santano eta Hezkuntza eta Gazteriako ordezkari Santi Jiménez hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako guraso elkarteekin bildu ziren, datozen asteetan hiriko sei ikastetxetako patioetan beste horrenbeste karpa instalatzeko udal erabakiaren berri emateko.

ARTEA 3 DIMENTSIOTAN ESKAINTZEN DU GAZTEARTEAN EXPO ERAKUSKETA BERRIAK

GazteARTEan Expo izeneko programaren barruan, ikasturte berrirako aurreikusita dauden bost erakusketetatik laugarrena bisitatu du Santi Jimenez Gazteria ordezkariak Martindozenea Gaztelekuan, Garikoitz C. Muruarekin batera. Garikoitz Irungo Udaleko Gazteria Sailak 2015etik antolatzen duen ekimen honen koordinatzailea da eta Amets Zalakain ere bertan izan da. Lurgi Zalakain ahizparekin batera, biek forma eman diote jarduera berri honi.

NEPAL PROTAGONISTA IZANGO DA OSTIRALEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Datorren ostiralean, urtarrilaren 22an eta 18:30ean, ekitaldi berezi bat antolatuko da Itsas Etxea Auditoriumean. Nepaldala Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, Edurne Pasabanen ‘Chhaupadi’ dokumentala ikusi ahal izango da, eta era berean, erakunde honen aurkezpen publikoa egingo da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika