BIZINEMA, ZINE KLASIKOEN ALDEKO ALIANTZA

Api, 2018 Irun, proyección, Centro Cultural Amaia, bizinema

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, lehengo abenduan, "Bizinema" zine-programa heldu zen Amaia Kultur Zentrora, Adur Amilibia eta Eneko Sánchez irundarren eskutik. Proiektu pilotu bat zen, aurreko aurrekontu partizipatiboen prozesuan boto gehien bildu zituen proposamenetako bat: Zine klasikoko jatorrizko bertsiozko filmak.

Ostegun honetan, prentsaurrekoan, Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak zera baieztatu du: "abenduan harrera ona izan ondoren, 'Bizinema' sendotu egin da kultur agendan, eta indarrez sendotu ere. Aurrerantzean, saio batzuk gehiago programatuko ditugu, Bang Bang Zinema programaren kolaborazioarekin; izan ere, programa horrek ibilbide luze eta arrakastatsua du Donostian, zineko ikuskizun oso animatuak antolatzen zazpigarren arteko klasikoen inguruan. 'Bizinema Bang Bang' zikloa da horren emaitza Irunerako, eta, dagoeneko, hitzordu batzuk baieztatu dituzte. Aurrekontua ere handiagoa da, eta formatua sendoagoa".

Ordezkariarekin batera, Eneko Sánchez eta Jon Paul ere izan dira; Irungo 'Bizinema' bultzatu duenetako bat, lehena, eta , Bang Bang Zinemaren ordezkaritzan, bigarrena. Lehenengo hitzorduaren xehetasun gehiago eman dituzte horiek, kolaborazio horren inguruan. Bang'. Juncal Eizaguirrek gogorarazi du 2017ko aurrekontu partizipatiboetako proposamenetako baten fruitua izan zela ekimen hau, alegia, zine klasikoko jatorrizko bertsiozko film-programa.

Azken batean, zineko saio bikoitzaren formatuari jarraitzen dio proposamen berriak, eta 80 eta 90eko hamarkadako jatorrizko bertsio azpitituludun film mitikoak proiektatuko dira. Gainera, proiekzioak ez ezik, beste jarduera batzuk ere izango dira: sorpresak, zozketak eta abar. Hilabete honetarako aurreikusi diren filmak 'Jungla de cristal' eta 'Aliens' dira. Hitzordua apirilaren 28an, larunbatean, izango da Amaia Kultur Zentroan, 18:00etatik aurrera.

Sarrerek 5,35 euro balio du pertsonako, eta ohizko tokietan erosi ahal dira: turismo-bulegoan eta www.kutxasarrerak.net webean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika