BIZINEMA BANG BANG HURRENGO SAIOA URTARRILAREN 26AN

Urt, 2019 Irun, zinea

 2017ko abenduan, partaidetzako aurrekontuetan boto gehien lortu zituzten proposamenetako bat biltzen zuen zine programa bat abian jarri zuen Irungo Udaleko Kultura arloak Amaia Kultur Zentroan: zinearen film klasikoak, jatorrizko bertsioetan, 'Bizinema' izenburuaz dinamizatu zirenak Adur Amilibia eta Eneko Sánchez irundarren eskutik.

Harrera onaren ondoren, 'Bizinema' finkatu zen kultura agendan Bang Bang Zinema programaren laguntzaz. Azken honek ibilbide luzea eta arrakastatsua izan du Donostian, zine ikuskizun oso biziak antolatuz zazpigarren artearen klasikoen inguruan. Emaitza Irunentzako 'Bizinema Bang Bang' zikloa izan zen. Bi saio izan ziren: 2018ko apirilaren 28an eta azaroaren 3an, arrakasta handiaz.

"Ez da asko itxaron behar 2019. Urte honetan Bizinema Bang Bang-en lehenengo saioa ikusteko" adierazi du Juncal Eizaguirre ordezkariak. "Indar handiaz hasten gara urtarrilean eta kontuan izanik proposamen aniztasun handia dagoela hilabete honetarako kultura agendan, dagoeneko beste saio bat baieztatu dugu zinearen ziklo garrantzitsu horretarako, ilusio handia jarri dugulako; datozen hilabeteetan, zinearen esparruan egindako apustuetako bat da eta aurreko edizioetako harrera handia errepikatzea espero dugu".

Hitzordua urtarrilaren 26an, 18:00etatik aurrera izango da "La vida de Brian" eta "Terminator"filmak proiektatuko dira (jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin). Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko tokietan: Turismo Bulegoan, Amaia KZko leihatiletan, ordubete lehenagotik (sarrerak geratuz gero) eta udal webean www.irun.org/entradas. Prezioa, pertsona bakoitzeko 5,35 eurokoa da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika