BIZINEMA BANG BANG HURRENGO SAIOA MARTXOAREN 30AN

Mar, 2019 Irun, zinea

Hitzordua martxoaren 30an, 19:00etatik aurrera izango da "La princesa prometida" eta "Starship Troopers" filmak proiektatuko dira (jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin). Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko tokietan: Turismo Bulegoan, Amaia KZko leihatiletan, ordubete lehenagotik (sarrerak geratuz gero) eta udal webean

Bizinema Bang Bang!

 2017ko abenduan, partaidetzako aurrekontuetan boto gehien lortu zituzten proposamenetako bat biltzen zuen zine programa bat abian jarri zuen Irungo Udaleko Kultura arloak Amaia Kultur Zentroan: zinearen film klasikoak, jatorrizko bertsioetan, 'Bizinema' izenburuaz dinamizatu zirenak Adur Amilibia eta Eneko Sánchez irundarren eskutik.

Harrera onaren ondoren, 'Bizinema' finkatu zen kultura agendan Bang Bang Zinema programaren laguntzaz. Azken honek ibilbide luzea eta arrakastatsua izan du Donostian, zine ikuskizun oso biziak antolatuz zazpigarren artearen klasikoen inguruan. Emaitza Irunentzako 'Bizinema Bang Bang' zikloa izan zen. Bi saio izan ziren: 2018ko apirilaren 28an eta azaroaren 3an, arrakasta handiaz.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika