BIZINEMA BANG BANG HITZORDUAREN HURRENGO SAIOA

Urr, 2018 Irun, Centro Cultural Amaia, bizinema, bang bang zinema

Irungo Udaleko Kultura arloak 2017ko abenduan, partaidetzako aurrekontuetan boto gehien lortu zituzten proposamenak biltzen zituen zine programa bat abian jarri zuen Amaia Kultur Zentroan: zinearen film klasikoak, jatorrizko bertsioetan, 'Bizinema' izenburuaz dinamizatu zirenak Adur Amilibia eta Eneko Sánchez irundarren eskutik.

Badakigu azpitituludun jatorrizko zinearen beste saio bat baieztatu dela, azaroaren 3an izango da 18:00etan Irungo Amaia Kultur Zentroan, En busca del arca perdida" eta "El Gran Lebowski" filmez (jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluez). 


Salgai dira sarrerak, 5,35 euroko prezioan. Ohiko tokietan saltzen dira: Turismo bulegoan, Amaia KZko leihatiletan, ordubete lehenagotik eta udal webean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika