"BIHOTZ HESTEAK.DÍAS DE PIEL Y TIERRA" ERAKUSKETAK DE FERNANDO LARRUQUERTEN BIZITZA BIRPASATZEN DU

Mar, 2018 Erakusketa, Amaia K.Z, Larruquert

Amaia Kultur Zentroan bilduko da Fernando Larruquert, abesbatza zuzendari, zinemagile eta argazkilari irundarraren lanari buruzko material bilduma handi bat. Erakusketa Amaia Kultur Zentroan bisitatu ahal izango da martxoaren 25era arte (asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etatik 13:30etara).

Erakusketan panelak eta argazkiak aurkituko ditugu bere biografiarekin eta bere bizitza profesionalaren eta filmografia osoaren protagonista izan ziren hiru alderdiak: abesbatza zuzendaria, zinemagilea eta argazkilaria. Lamia kolektiboaren hogei argazki ikusi ahal dira (talde horretako kide izan zen Marilen Txapartegi emaztearekin eta Aitor eta Fernando semeekin batera); bertan, pertsona ezagunen eta euskal kulturako pertsonai garrantzitsuen erretratuak ikusiko ditugu. Bideoan bi dokumental ikusi ahalko dira: Alquézar eta Operación H, baita Fernando Larruquerti Oteizari buruz egin zitzaion elkarrizketa bat ere, eta Larruquert, 1974an, Everestera Tximist euskal espedizioaren partaide zeneko irudiak ere bai. Tximist espedizioari buruzko elementu gehiago badaude, alegia Fernandok Everesten erabili zuen jantzia. Era berean, filmei buruzko kartelak, prentsa zatiak, ekoizpenari eta zentsurari buruzko dokumentuak, gutunak….

Erakusketa honetarako materiala utzi dutenak Larruquert familia, Koldo Mitxelena Kultur Zentroa, Kutxa Fundazioa, Euskal Filmoteka, Ángel Lerma eta Juan Pablo Zabala izan dira. Erakusketaz gain, Larruquerten film garrantzitsuenen proiekzioak ere egingo dira, Dokuirun proiekzio zikloaren barruan: "Ama Lur", "Agur Everest" eta "Euskal Herriko Musika", azken hau "Pelotari" film laburrarekin batera.

Bizitza

Bere bizitzan zehar musikan, zinean eta argazkigintzan jardun zuen. Koru-zuzendaritzan hasi zuen bere ibilbidea, eta jardun horrek ospea ekarri zion nazioartean. Jorge Oteizak bultzatuta egin zuen salto zinemagintzara, eta Nestor Basterretxea artista bermeotarrarekin batera. Hirurogeiko hamarkadan "Ez dok amairu” musika taldeko kideekin harremana izan zuen, baita "Gaur" arte kolektiboko kideekin ere.

Zailtasuna zailtasunaren gainean izateaz eta proiektuak zapuzteaz nazkaturik, 1983 ibilbide berri bati ekin zion Fernando eta Aitor semeekin batera, Beraketa kalean argazki estudioa irekiz, eta hari lotua egon zen bere heriotzera arte.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika