Bihartik eskatu ahal izango dira enpresa eta jarduera ekonomikoetarako dirulaguntzak

Mai, 2020

Bihartik irekiko dira Hondarribiko Udalak COVID-19aren krisiak sortutako ekonomia egoerari aurrera egiteko deitu dituen dirulaguntzak eskatzeko epea. Gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira eta bihartik eskatzeko aukera egongo da. Hartara, www.hondarribia.eus gunean atal espezifiko bat gaituko da.

Hala esan du Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak. “Gogoratu nahi dut ‘Itxeki Hondarribia’ deitu dugun talka planean zenbait alor desberdin dauzkagula. Nagusienak aipatzearren, esan alde batetik enpresa eta jarduerei begira 1.115.000 euro bideratuko direla, beste 1.100.000 pertsona eta familiei begira laguntza lerro batean bideratuko ditugula, eta azkenik, epe ertainera bertako ekonomia suspertzeko lehen ekimenak abian jartzeko hirugarren lerro bat abian jarriko ditugula”.

“Ostiralean irekiko direnak, norberaren konturako langileei edo autonomoei laguntza ekonomikoa ematea, bai eta 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresei zuzendutako dirulaguntzak dira. Hondarribian kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak izan beharko dira, ixtera behartuta daudenak edo fakturazioa %50 baino gehiago murriztu dela egiaztatzen dutenak. Argi utzi nahi dut laguntzak ez direla amaituko, bihar eska daitezke edo hilabeteko epearen barnean edozein egunetan” esan du Serrano zinegotziak.

Onuradunak

Dirulaguntza honen onuradunak izan daitezke euren kontura lan egiten duten pertsonak edo autonomoak eta 10 langile baino gutxiago lanean dituzten enpresa txikiak, urteko negozio bolumena ez bada 2 milioikoa baino handiagoa.

Dirulaguntza motak

• 10 langile baino gutxiagoko autonomoak eta mikroenpresak, Hondarribian kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak, ixtera behartuta daudenak. 1.000 euroko laguntza.

• 10 langile baino gutxiagoko autonomoak eta mikroenpresak irekita egon arren fakturazioa %50 baino gehiago murriztu bada 2019ko 1. eta 2. hiruhilekoekin alderatuta. 500 euroko laguntza.

Diruz lagunduko diren kontzeptuak

. Garatzen ari zen jarduerari zuzenean atxikitako hornigai, makineria, instalazio eta ekipamenduen mantentze gastuak.

. Elektrizitate, erregai, ur, telefonia eta Interneterako konexiorako hornidura gastuak.

. Zerga eta kontabilitate aholkularitza gastuak.

. Aholkularitza gastuak.

. Ekipamendu, instalazio eta pertsonak desinfektatzeko lanetarako kanpoko adituen laguntza gastuak, bakarrik larrialdi egoerari erantzuna emateko.

. Jardueraren aseguru primei dagozkien gastuak.

. Negozio-lokalen errentamendu-gastuak, baldin eta oinarri arautzaileetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

“Era berean, Udaletik jakinarazi nahi dugu laguntza hauei buruzko kontsultak eta informazioa jasotzeko, Bidasoa Bizirik-eko ekintzaileei eta enpresei laguntzeko zerbitzuetara jo ahal izango dela. Zerbitzua astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), 08:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara erabili daiteke. Aste honetan bertan Bidasoa Bizirik-etik informazio gutun bat bidali diegu enpresei” gehitu du Serranok.

Hona hemen informaziorako telefono eta korreoak:

943 50 9580 – ekintzailetza@bidasoa-activa.com

943 50 9581 – jgomez@bidasoa-activa.com

943 50 9582 – hrodriguez@bidasoa-activa.com

943 50 9583 – lgallo@bidasoa-activa.com

943 50 9561 – enpresak@bidasoa-activa.com

943 50 9562 – alarruskain@bidasoa-activa.com

943 50 9572 – mlorenzo@bidasoa-activa.com

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika