BIHARTIK AURRERA INAUTERIETAKO EKITALDI UGARI HONDARRIBIAN

Ots, 2018 Hondarribia, carnaval, 2018, agenda, actividades

Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Ostegunetik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak, eta haien aurkezpena gaur egin du Kalixa Silanes, Kulturako zinegotziak. Protagonista nagusia igande goizeko desfilea izango da baina eskaintza zabala dugu Hondarribian datozen egunetarako.

Kalixa Silanes Kultura zinegotziak programaren aurkezpen osoa egin du. “Hainbat jarduera desberdin antolatu dira, nola ez igandeko desfilea eta asteleheneko sari banaketa, Gazteria Departamentutik mozorro lehiaketa Sainduan ostiralean ere… baina azpimarratu nahiko nuke larunbateko ekitaldien sorta. Eguerditik gaueraino Alde Zaharrean giro ederra sortzen da, Udalaren eta La 3 taldeak egindako esfortzuari esker. Eskertu nahi nuke ere Inauterietako desfilean parte hartzen dutenek egiten duten prestakuntza lan handia. Denen artean giro egokia egotea lortzen dugu” dio Silanesek.

Otsailak 11 arte: ARMA PLAZAn kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara irekitzen da eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Otsailaren 8an, osteguna: Alde Zaharrean zehar, 18:00etatik aurrera Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta ikasleen Inauteri Kalejira.

Otsailaren 9an, ostirala: 18:00etatik aurrera, Gazteria arlotik, Saindua Gaztelekuan Inauterietako Mozorro Festa.

Otsailaren 10ean, larunbata:

9:00etan Saindutik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak Baserriz-Baserri.

12:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan zehar ariko da.

14:30ean, herri bazkaria Arma Plazan. Ezinbestekoa izango da mozorratua joatea. Sarrerak bihar arte, 20 eurotan TTOPARA Kafetegian eta ETXEBERRIA tabernan.

15:30ean, Euskal Inauteria Baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.

18:00etatik 24:00etara, Alde Zaharrean, “La 3” taldeak antolatuta, Peña Poteo txarangarekin animazioa, eta DJ Albaroren animazioarekin.

Otsailak 11, igandea:
10:30ean hasita, Inauterietako desfilea: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Bernat Etxepare, Zuloaga eta San Pedro kaleak zeharkatuko dira.

Arratsaldeko 17:30ean, Arma Plazako karpan, TOR magoaren emanaldia euskaraz.

19:00etan: Itsas Etxea Auditoriumean, Yllana antzerki taldearen ‘The Primitals” helduentzako antzerki emanaldia gazteleraz. Sarrera 6 eurotan, www.kutxabank.com

Otsailak 12, astelehena: 19:30ean Udaletxeko Areto Nagusian, Inauterietako sarien banaketa.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika