BIHARKO SAN ISIDRO EGUN BEREZIAREN HISTORIA EZAGUTU ARMA PLAZA FUNDAZIOARI ESKER

Mai, 2020

Bihar, maiatzak 15, San Isidro eguna ospatzen da Hondarribian. Nekazarien patroiaren eguna, aurtengoa oso berezia izango da azken bi hilabetetan gure bizitza erabat aldatu duen COVID-19aren krisia dela eta.

“Egun Hondarribian San Isidro eguneko jaia ez da lehen zena, ez baitu garai batean adina jende mugitzen, nahiz eta hirian festa bizia izaten jarraitzen duen eta jai giro berezia sortzen den arren” esan du Juan Luis Silanes Kultura eta Ingurumeneko zinegotziak.

“ARMA PLAZA Fundaziotik, berriz ere Juan Antonio Saezen lan bikainarekin, San Isidroren inguruko ikerketa sakona egin du eta hiritarren eskutan jarri nahi du. Eskerrak eman nahi dizkiot berriz ere herritar guztien izenean” gehitu du Silanesek.

San Isidro eguna Guadalupeko, Hondarribiko, landa-ingurunean ospatzeko tradizioa hiriko kultura-ondare immaterial aberatsaren beste elementu bat da eta hortan, nekazari - patroiaren omenez, bereziki bertako eta inguruko baserritarrek parte hartzen dute.

http://www.armaplaza.eus/eu/berriak/446-san-isidro-eguna Santuaren eta haren irudiaren inguruan egiten diren ospakizunen berri gehiago jakiteko, irakurri ARMA PLAZA Fundazioak Juan Antonio Sáezekin batera prestatutako argitalpena: San Isidro Gudalupeko zelaian. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika