Abu, 2018 Hondarribia, kirol kaia, kai fest
Basquek, Curry Verdek, Casa Santamariak, Kalimak eta Rodeok “Kaifest” bihar antolatuko dute, udarari amaiera emateko. Hainbat jarduera prestatzen ari dira: tailerrak, gaueko merkatua, kontzertua…Informazio guztia hona hemen.
Egitaraua
16:30-18:00. Haurrentzako tailerrak, Santamariamadalena arte tailerraren eskutik.
18:00-23.00. Yow surfskate tailerra.
18:00-23:00. Gaueko azoka.
19:00-22:30. Kaipote.
19:30-20:30. Onvalaren eskutik, kaleko pilates jarduera.
19:30. Gussy taldearen kontzertua.
22:30. Surf Teknikaren eskutik, Vague à l’Âme dokumentalaren proiekzioa, kalean.
23:00. Festaren amaiera.