BIHAR BIGARREN "IRUN ZUZENEAN ETXEAN"

Api, 2020 Irun, conciertos

Ostiral honetan, #IrunZuzeneanEtxetik itzuliko da, Kultura Sailak Men of Rock Musika Elkartearekin batera koordinatutako ekimena. Bertako artistek zuzeneko kontzertuak emango dituzte beren etxeetatik. Duela bi aste egindako edizioak harrera ona izan zuela eta, esperientzia errepikatuko da eta Instagram sare sozialak beste sei emanaldi egingo ditu.

Hitzordua 19:00etan hasiko da. @juliomusicoviolin kontuan, Julio Bravo gitarrista eta bokalistarekin; 19:30ean, Gorka Arranz @Gorkarranz Howdy folk taldearen instrumentalista eta sortzailea arituko da; hurrengo txanda Jon Sánchez @jonsanchez gitarristarena izango da, 20:00etan. Leticia Vergara @_leticiavergara mezzosopranoak 20:30ean hartuko du txanda. Javier San Martín, Shaf @Enginebrakershaf artistaren txanda, berriz, 21:00etan izango da. Aigor eta Halex freestylerrek @halex97 amaieran jardungo dute 21:30etik aurrera.

La Furia eta Dj Oihan Vega

Astebururako musika eskaintza Gazteria sailak antolatutako programazioarekin osatzen da; izan ere, aste hauetan ere hainbat eduki eskaini ditu sare sozialen bidez. Datorren ostiralean, 18:00etan, La Furiaren emanaldia izango da @Gazteartean_irun kanaletik, eta larunbatean, 19:00etan. Oihan Vega DJkmusika saio bat eskainiko du; Gazteleku @gazteleku_irun izeneko Instagram kanaletikjarraitu ahal izango da. Aipatzekoa da Oihan Vega DJren kasuan, interesdunek aurrez musika-gaien eta eskaintza-gaien proposamenak bidal ditzaketela saioan sartzeko, Instagrameko kanal beraren bidez.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika