BIDASOKO SORTZAILEEKIKO LITERATUR TOPAKETA

Urr, 2020

Aurtengo Euskaraldiaren inguruko programaren barruan antolatu da hitzordua, eta ostiral honetan izango da, 19:00etan, Amaia KZn. Bertan izan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Pello Otxoteko eta Ainara Maia irundar poetek eta Maite Darceles hondarribiar idazleak parte hartuko dute.

Euskara Arloak jakinarazi duenez, Euskaraldiaren kontura antolatutako jardueren barruan, bertako euskarazko zenbait sortzailerekiko literatur topaketa bat izango da, ostiralean, hilak 30, 19:00etan, Amaia KZn (Hitzaldi aretoan). Pello Otxoteko eta Ainara Maia irundar poetek eta Maite Darceles hondarribiar idazleak parte hartuko dute -Pello Otxotekok Kritikaren Saria irabazi berri du, 2019an-, eta Jorge Giménez editorea arituko da moderatzaile.

Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, eta, horretarako, mezu elektroniko bat bidali, irun@euskaraldia.eus helbidera. Aretoko edukiera mugatuko da, eta horrelako ekitaldietan bete beharreko segurtasun neurriak hartuko dira: maskara erabili beharko da nahitaez, segurtasun distantzia gorde beharko da, gel hidroalkoholikoa banatuko da...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika